Librerías Labrys

Tu carrito está vacío

Koadernoa euskara. Lehen hezkuntza 1. Hegan

Koadernoa euskara. Lehen hezkuntza 1. Hegan

Equipo Editorial Ikasmina

También disponible

Descripción

Hegan 150 irakasle, espezialista eta ikasle baino gehiagoren bitartez kontzeptualizatutako hezkuntza-proiektua da, eta eskolaren beharrak jasotzen ditu. Herritar aktiboak, kritikoak eta globalak biltzen dituen ereduan sinesten dugu; beraz, etorkizunera begira jarri gara, eta aldaketa-eragile izateko erronka bota diegu irakasleei, ikasleei eta familiei. Hegan proiektuak aldaketa txiki handiak eragin nahi ditu.Proiektu globala da, ikasle guztiek ikas dezaten sortua, eta beren gaitasunak garatu ditzaten eta ikasitakoak beren bizitzara eraman ditzaten taxutua. Ikasteko ingurune birtuala dauka, eta hari esker, askoz errazagoa da komunikazioa, eta askoz eraginkorragoa, ikasteko modua.Hegan proiektuak lau printzipio nagusi ditu: á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á á áá- Gizarte-eraldaketarako beharrari erantzuna ematea.- Beste pertsona-eredu bat garatzea.- Curriculum berriak planteatzen dituen erronken aurrean laguntzea.- Bidezko eta kalitatezko hezkuntza bermatzea, pertsona guztientzako ikaskuntza-aukerak sustatuko dituena.Proiektuak ardatz hauek ditu:- Herritartasun globala. Proiektu honetan ardatz nagusitzat hartzen da?herritartasuna, eta bi esku-hartze eremuren bitartez garatuko dugu: Garapen Iraunkorrerako Helburuen bitartez eta zaintzaren etikaren bitartez. Zeharkako sekuentziazio batetik abiatuko gara, jasangarritasun-helburuak eta Zaintzen ikastea gaitasunarekin lotutako helburuak modu global batean lantzeko arlo guztietan. Horrez gain, Hegan proiektuak Hezkuntza emozionalerako programa bat du; programa horrek, hain zuzen ere,?gaitasun emozionalak zorroztasunez, jarraitutasunez eta koherentziaz garatzea zein garrantzitsua den nabarmentzen du, eta ikasleak, irakasleak eta familiak batzen ditu.- Ikaskuntzaren pertsonalizazioa. Hegan proiektuarekin, hezkuntza pertsonalizatuaren alde egiten dugu, curriculumaren berezitasunetara eta ikasgelaren beharretara ondoen egokitzen diren ikaskuntza-ibilbideak sortu ahal izateko, eta balioan jartzen da irakasleen eta ikastetxeen autonomia pedagogikoa; horregatik:* Bloketan biltzen ditu edukiak.* Zeharkako sekuentziazioa ezartzen du arlo desberdinetan, Ingurunearen Ezaguerako edukietatik abiatuta Lehen Hezkuntzan.* Ingurune digitalean materiala editatzeko aukera ematen du.* Bi sekuentziazio-aukera ematen ditu: bertikala, edukien arabera antolatua, eta horizontala, gaiaren arabera antolatua.- Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza. Bizipenetan oinarritutako ikaskuntza induktiboaren alde egiten dugu. Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza-prozesua osatzen duten elementu guztiak ikaskuntza-egoeratan antolatzen dira, eta egoera horietan, gaitasunak eta jakintzak praktikan jarri behar dira, modu integratu batean, arazo motibatzaile, garrantzitsu eta esanguratsu baten bitartez. Ikasleak modu praktikoan egingo du lan ikaskuntza-egoera bakoitzean, IKASTEN ikaskuntza-sekuentziari jarraituz, eta, amaieran, entregagai bat egin edo erronka bat gainditu beharko du.- Ebaluazio integrala. LOMLOE legearen curriculum-egituran xedatzen denez, ebaluazioa ezarritako gaitasunen garapen-mailan oinarritu behar da. Eskema horri jarraituz, Hegan proiektuak ebaluazio integralerako eredu bat aurkezten du, gako-ebidentzietatik abiatuta.- Aniztasunari arreta. Hegan proiektuak ikaskuntzaren irisgarritasunerako neurriak eskaintzen ditu, ikasle guztiek beharrezko gaitasunak, hau da, hezkuntza-legeak ezarritako helburuak lortzeko behar diren gaitasun guztiak, garatzea bermatzen dutenak. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) kontzeptura egokituta dago, ikasle guztien beharrak aintzat hartu ahal izateko, eta modu global batean lantzen da aniztasuna, hauen bitartez, zehazki:* Gaitasunetan oinarritutako metodologia.* Edukien aurkezpen bisuala.* Ikaskuntzako aldamio-egiturak ematen dituzten zehar-programak (Lankidetzan lan egiteko programa, Pentsatzen ikasteko programa, Adierazpena lantzeko programa).* Etapa-aldaketa errazten duten materialak.* Curriculum-egokitzapenak.* Baliabide espezifikoak, hala nola paperezko app-ak, fitxak, material manipulatiboa, txantiloiak, tutoretza-bideoak, zailtasunaren arabera katalogatutako jarduerak...

Sobre el autor

(Información del autor no disponible)

Más de Equipo Editorial Ikasmina

Si te gustó Koadernoa euskara. Lehen hezkuntza 1. Hegan, entonces no te puedes perder estos otros libros de Equipo Editorial Ikasmina

¡Mira lo que dicen nuestros clientes acerca de Labrys!

  • Adriana Pachas

    Adriana Pachas
    Hace 4 semanas

    google maps icon

    full starfull starfull starfull starfull star

    El servicio 10/10, encuentras muy buenos libros! Recomendado

  • Alexander Diaz

    Alexander Diaz
    Hace 8 meses

    google maps icon

    full starfull starfull starfull starfull star

    Buen servicio y calidad en la atención.

  • Carlos Vega

    Carlos Vega
    Hace 9 meses

    google maps icon

    full starfull starfull starfull starfull star

    Fue mi primera compra en esta librería y fue espectacular, el libro me llegó bien empaquetado y muy muy cuidado sin raspón alguno. Y la atención por WhatsApp fue genial , recomiendo al 100%

  • Andres “Ndrangheta”

    Andres “Ndrangheta...
    Hace un año

    google maps icon

    full starfull starfull starfull starfull star

    Excelente servicio y atención, hice mi pedido, realicé el pago y al día siguiente recibí mis libros, muy satisfecho con la compra, volveré a comprar más libros

  • Guillermo

    Guillermo
    Hace un año

    google maps icon

    full starfull starfull starfull starfull star

    Una librería con un servicio excelente. Hice la compra de un libro y me lo entregaron en menos de 2 horas. El servicio fue rápido y muy atento. ¡Totalmente recomendado!